Albisteak

 
Ereñoko Udalak, azaroaren 26ko Ohiko Osoko Bilkuran, erabaki du COVID-19aren pandemiak udalerriko ekoizpen- eta ekonomia-sarean izan duen eragin ekonomikoa dela eta, neurriak hartu behar dituela krisiari aurre egiteko gaitasun txikiena duten eta kalte handiena izan dezaketen pertsonak babesteko.

Horregatik, EreñokoUdalak beharrezkotzat jotzen du udalerriko familietan eta sektore
ekonomikoetan sor daitezkeen beharrizan ekonomikoei erantzutea, laguntza hauen
bidez.

Deialdi honen xedea da COVID-19ak eragindako langabezia-egoeretan laguntzea pertsona horiek alarma-egoera indarrean sartzeak ekarri dituen zailtasun ekonomikoei aurre egin ahal izan diezaieten (izan enpresan aldi baterako erregulazio espediente bat aplikatu zaielako pertsona horiei [ABEEE], edo pertsona horien behin betiko kaleratze bat eman delako).

Dirulaguntzen deialdia (PDF 188KB)

Eskaera formularioa - ERTE (PDF 107 KB)