Kokapena, orografia, mugak...

Kokapena

Ereño Bizkaiko iparraldean da, Busturialdeko eskualdean, Urdaibai Biosfera-Erreserbaren barruan, hiriburutik 42 kilometrora eta eskualdeko herririk handiena den Gernikatik 10 kilometrora.

Ereño 266 biztanleko udalerria da, eta 10,72 kilometro koadratuko gunea du.

Orografia

Orografiaren aldetik, oso udalerri menditsua da. Busturrigain (558 m.) da mendirik handiena; herritik ipar-ekialdera dago. Bigarrena Ereñozarreko san Migel da (447 m), ekialdera.

Lurralde-mugak

Ereñok, iparraldetik, Earekin du muga, ekialdetik Nabarniz eta Ispasterrekin, hegoaldetik Kortezubirekin, eta mendebaldetik Gautegiz-Arteagarekin.

Lurraldea

San Migel mendiaren magalpean eta itsaso-mailatik 150 metrora, Santimamiñeko kobazuloak daude. Aztarnategi osoa da, eta bakarra Bizkaian. Ikerketa hau Jose Migel Barandiaranek egin zuen.

Ikerketa horren ondorioz esan dezakegu Ereñoko barrutiko lurretan arkeologia-mailan oso garrantzitsua den saila aurkitzen dela gaur egun. Bizkaiko historiaurreko bizitzaren zatirik handienaren erakusle da bera, antzinako biztanleen ordena kronologikoa ezagutzen laguntzen baitu.

Udalerria eta sarbideak

Lau auzune ditu Ereño udalerriak: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika..

Sarbide nagusia Gernika eta Lekeitio batzen dituen errepidetik zehar egiten da (BI 6212).

Ereño