Izapide honen bidez udal ordainagirien kopia eska daiteke. Udal ordainagirien kopia igortzeko prozedura interesdunaren eskaerarekin hasten da beti.
Behin eskaera jasota, dagokion administrazioak eskaera baliozkoa dela eta datu guztiak beteta daudela eta zuzenak direla egiaztatuko du. Horrela ez bada, zuzenketari ekingo zaio. Ezinezkoa izatekotan prozedura artxibatu egingo da.
Aurrekoa egiaztatu ondoren (eta, behar izatekotan, akatsak zuzendu ostean), administrazioak interesdunari igorriko dio udal ordainagiria ordaindu dela egiaztatzen duen kopia.
Prozedura hau edozein udal administraziotan zerga-ordainketaren bat egin duten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago.