Informazioa
Ezkontza zibil baten ospakizuna eskatu ahal izango dute araudi zibilak zehazten dituen betekizun guztiak batzen dituzten pertsona guztiek. Gainera ospakizuna prestatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute ezkontza ospatu baino lehen Erregistro Zibilak aipaturiko betekizunak betetzen direla berresteko.
Aldez aurretik, interesdunek ezkontzaren ospakizunaren aldeko auto bat lortu behar izango dute Erregistro Zibilean. Behin Erregistro Zibilaren aldeko autoa lortuta, prozedura hau hasi eta dagokionean dokumentua eskabideari erantsiko zaio.
Udaletxeak, bere aldetik, ezkontzarekin erlazionaturiko dokumentazioa Erregistro Zibileko Epaile arduradunaren eskutik jasoko du. Dokumentazio jaso ondoren ezkontzaren eskaera dagokion erregistro-liburuan idatziko du.
Azkenik, Udaletxeak ezkontza-ospakizunaren data eta ordua jakinaraziko die ezkongaiei behar adina aurrerapenarekin.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Erregistro Zibilaren autoa
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ereno.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Plaza nagusia z/g kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ereñoko Udaleko telefono honetara: 94 625 46 21.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.