Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak Udalari Udaleko landa bideen erabiltzeko lizentziaren emakida eskatuko dio.
Landa-bidea honda daitekenez, Udalbatzak bidearen prezioa edo balioaren ehuneko bat ezartzen duen berme bat eskatu dezake.
Eskaera onartzen den kasuetan jabari publikoko erabilerari dagokion tasa kitatuko da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Lagina lortzeko bidea okupatzeko abala
- Besteak
- Txostena
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ereno.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elexalde Auzoa, 10, 48313 Ereñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ereño Udaleko telefono honetara: 94 625 46 21
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.