Turistak

Toki Interesgarriak

San Migel eliza

San Migel eliza

Udalerriko eraikin nagusia. Bertako harrobietako jaspeztatuzko marmolez egina da. Denbora aurrera ahala, eranskinak ezarri dizkiote eliza honi, gotiko-errenazentista erako oinarri baten gainean. Oraindik, hondar gotikoak aurki daitezke, saihetseko horma batean, leiho biki bat, kono itxurako arkuan.

Ereñozarreko San Migel Ermita

Ereñozarreko San Migel Ermita

Frontoiaren atzetik eskuinaldeko pista bat hartuta iristen da. Parrokia izan zen X. mendean, 1660a arte. Barruan, eskuinaldera, harrizko sarkofago bat dago, oso zaharra bera. Ikuspegia zoragarria da eta handik ikus daitezke: Gorbeia mendia, Durangoko harana, Mundakako itsasadarra eta portua, Ea, Ibarrangelu, Nabarniz eta atze-atzean Kantauri itsasoa.

Potoko leizea

Potoko leizea

Elexalden, Busterriganerako auzo-bide bat hartu eta aurrerago ezkerrera beste bide bat, Gerrandako muinora iristeko. Beste bide batetik segituz Potoko Leizera iristen gara. 1935ean aurkitu zuten. Oso inguru ederrak ditu, baso txiki bat gaztainondo eta artez betea. Areto handi bat, eta bertan Edu Gordo irudigileak eskultura bat egin zuen: zazpi harri zuri sabaitik zintzilik. Lanaren izena “Ixiltasun borobilla” da.

Sima del Poto Sima del Poto
  • Euskadi, Basque Country
  • Euskalmet
  • Nekatur