Internet zale estimatu hori:
Ni buru naizen udalbatza honen izenean, gure Udaleko web orrian sartu zarenez, ongietorria izan zaitez.
Hor bertan, Ereñori buruzko estatistika-datuak lortu ahal izango dituzu; eta horiekin batera Urdaibai biosfera-erreserban dauden lekurik ederren, erakargarrien eta lasaienen berri ere eskura dezakezu; esaterako Ereñozarreko San Migel ermitari buruz.
Ereñoko biztanle guztien eskura dagoen wifi sarea eskaintzeaz batera, orrialde honen sorrerak helburu bat du: udalerriko biztanleei teknologia berriak hurbilaraztea, informatika-bideak indartuz, Administrazioarekiko harremanetarako. Horregatik, bada, administrazio-leihatila digitala sortu da, udal zerbitzuak mantentzeko eta beraiek etengabe emateko.
Horregatik, nire eskerrik zintzoena gure orrialdean sartu izanagatik; gurekin partaide izatea eskatzen dizut, munduan zehar zabal dadin gure herri maite honen izena.
Besterik gabe, har ezazu nire besarkadarik beroena.
Izp. Joseba Zarragoikoetxea Cenicacelaia.