Euskaraz  |  Castellano
Escudo Ayuntamiento de Ereño
Ereñori buruzko guztia... eskura

Informazio orokorra / Historia

Idazleek askotan aipatu dute Ereñoko elizate noblea. “Marmolaren bideko hiriburu” deitu dute, bere barrutian gorderik dauden harrobiak amaiezinezko zaintzat hartuak izan baitira betidanik. Bizkaiko Jaurerriaz haratago iritsi da izendapen hori, Iparramerikaraino hain zuzen, eraikin erlijioso eta jauregietan erabili izan baitute, ...

Tomás de Goikolea historiagilearen datuen arabera, IX. Mendean sortu zen Ereño; biztanleak Santimamiñeko kobazuloetan bizi izan ziren troglodita haien ondorengoak izan daitezke.

Tradizio aspaldikoak erakusten duenez, Bizkaiko edo inguruetako bestelako leinu euskaldun eta libreek eraiki zituzten etxerik aspaldikoenak Ereñon. Artoa edo patata zuten ereiten; ortu txikiei, eta abeltzaintzari esker bizi ziren, batez ere.



Irisgarritasuna | Gurekin harremanetan jartzeko | Ereño-ko Udala, Plaza nagusia z/g Ereño (Bizkaia)
copyright 2005 - Ereñoko Udala - Ayuntamiento de Ereño
Eskubide osoak gordeta| Lege gordailua | Diseinu eta garapena: Quick